martes, 12 de febrero de 2008

OÑATI BIZIRIK!



Oñatiko gazte batzarrak "Oñati bizirik" bilduma kaleratu du. Herriko hainbat musika taldek esku hartu dute: Patxi Katarro y los vagueza cronica, Krimen, Sospechos.o.s., Triskantza, Drakes eta Kontralei taldeek, hain zuzen ere.




Bildumak guztira 20 kantu ditu eta guztiak 2006ko martxoaren 31n zuzenean grabatu zituzten.

Diskoa euro baten truke saltzen dute, eta jasotako dirua gazte batzarrak dituen epaiketei aurre egiteko erabiliko dute.

Diskoa Oñatiko Portu tabernan eskura daiteke, baita ibarreko beste gaztetxe eta tabernetan ere.